Errefusa tratatzea, murriztearen aurretik

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 01:00

Hondakinen kudeaketa ja­sangarri eta arduratsuarekin konpromisoa daukan elkartea da Hobeki, eta Hernaniko Uda­la da elkarteko sortzaile eta ki­de­e­tako bat, Usurbil, Leintz Ga­tzaga, Larrabetzu, Donemi­lia­ga, Berastegi, Segura, Be­rriatua eta Zaldibiakoarekin batera. 

Euskal Herriko honda­ki­nen kudeaketaren inguruko azterketa egin berri du.


Zailtasunak, datuak biltzeko

Azterketa egiteko zailtasunak izan dituela azaldu du Ho­be­kik, Euskal Herrian ez di­tuz­telako toki guztietan iriz­pi­de ber­dinak hartzen kon­tuan, da­tuak jasotzeko. Era berean, hondakinen kudeaketarekin lotutako planak ere oso des­ber­dinak direla diote. 

«Araban eta Gipuzkoan, esa­­terako, Europako Zuzen­ta­ra­ua betetzeko planak tra­mi­ta­tzen ari dira, baina zenbait ka­su­tan zehztasun haundirik gabe. Bizkaiak indarrean duen plana, berriz, plan zaharkitu baten luzapena da, eta Eu­ro­pako helburuetara egokitzeko berritu beharra» dute. Ipar Eus­­kal Herriko daturik ezin izan dute bildu, Akitaniako da­tuak bakarrik jasotzen direlako.


Europako helburuak, urruti

Ondorio nabarmenenak izan dira, batetik, «Euskal Herrian hondakinak kudeatzeko eredu bateraturik ez» dagoela, eta bes­­tetik, «erakundeak indar guz­­tiak errefusa tratatzeko tek­­nologia hobetzeko ahale­gi­ne­an jartzen» ari direla, «eta ez errefusa kiloak murrizten».

Horregatik, gogorarazi dute 2035erako hiri hondakinen gehienezko isurketa %10era murriztea dela Europaren hel­burua, eta 2020rako hiri hon­dakinen %50 birziklatu edota be­rrerabili behar dela, 2035e­rako %65era iristeko. «Egun, Euskal Herriko herria ba­tek ere ez du betetzen Eu­ro­pa­ko Zu­zen­taraua». Organikoa hi­ri hon­dakinen %40 dela ere a­zpi­ma­rratu dute, eta Gi­puz­koan eta Nafarroan bakarrik jarri dela arreta horretan. «Ara­­ban eta Biz­kaian kude­a­tzen den bio-hon­dakin ko­pu­ru­a, hu­rre­nez hu­rren da, 6,36 eta 5,76kg/per­tsonako eta ur­te­ko. Gipuzkoan, 65,56 eta Her­nanin 110, atez ate­koaren bidez».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!