Hainbat hitzordu literario martxoan, egileekin elkartuta

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 01:00

Martxoko agenda hitzordu literarioz beteta dago; ohi­koak batzuk, haurrei zuzen­du­tako ipuin kontaketak edota helduentzako litera­tura solasaldiak, esaterako, edota bereziagoak bete ba­tzuk, egile eta sor­tzai­le­e­kin ba­tera egingo direnak.


Musikari, idazle eta ilustratzaileak

Zita berezietako bat mar­txo­a­ren 12ko literatura so­la­sal­dia izango da. Ohi bezala Ane Mayozek gidatuko du, kasu honetan, Nola heldu naiz ni honaino liburuari buruzko saioa, 19:30etan, baina egi­lea, Kattalin Miner herna­niarra, bertan izango da.

Bestalde, hilaren 14an Maite Larburu musikari hernaniarrarekin Irakurketa Partekatu saioa egingo da 19:30etan, eta Ion Olano itzultzaile hernaniarrak ere hartuko du parte. Eskura daude musikariak saio ho­ne­tarako aukeratutako libu­ruak, maileguan hartu eta irakurri nahi izanez gero.

Hurrengo hitzordua, mar­txoaren 26koa da: komikiei buruzko solasaldia egingo da aurrenekoz, 20:00etan, eta Miguel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak lana ezagutu ahal izango da, Alai Zubi­mendi ilustratzaile herna­nia­rrak gidatutako saioan, eta Dani Fano komikiaren egi­learekin. Komiki hau ere liburutegian irakurri daite­ke.


Ipuin kontaketak eta solasaldiak ere bai

Ohiko hitzorduen artean,  hi­la­ren 12an ipuinak kontatuko ditu Pello Añorgak, 17:30 eta 18:00etan, 3-4 eta 5-7 urte­ko­entzat, eta 13an, Diario de una buena vecina liburuari buruz­ko solasaldia izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!