Logo eta argazki lehiaketa bana martxan, Amherrek

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 9a, 01:00

Bi lehiaketa jarri ditu martxan Amher, elkarte mutikultu­ra­lak: logo lehiaketa, eta argazki lehiaketa.

Apirilaren 15 eta 30era arte aurkeztu daitezke lanak lehia­ke­­ta bakoitzean, hurrenez hurren.


Elkartea, logo bila

Amher elkarteak logoa berritu nahi du, eta horretarako an­to­la­tu du logo lehiaketa. Inmi­gra­zioa, elkar bizikidetza eta el­kar­tasunarekin zerikusia du­ten lanak eskatzen ditu, eta goi­buruan leloak agertu be­har­ko du: Amher. Asociación Mul­ti­cultural de Hernani. Herna­niko Elkarte Multikulturala.

Lanak apirilaren 15era arte aurkeztu daitezke, 3x3 zm eta DIN A4 neurrian, koloretan eta edozein modalitatetan, pa­pe­re­an eta digitalean. Amher el­kar­tean entregatu behar dira proposamenak, sinadurarik gabe, eta kartazal itxi batean adierazita egilearen izena, helbidea eta telefonoa.

Saridunaren berri maia­tza­ren 12rako emango da, eta saria 250 eurokoa izango da.


Etorkinen inguruko pertzepzioa, argazkitan

Elkarteak antolatu duen bi­ga­rren lehiaketa da argazkiena, ka­su honetan, Foto Forum Her­nani elkartea­rekin elkarla­ne­an. Gaia inmigrazioa izango da, eta helburua da etorkinen ego­e­ra­ren eta hauen inguruan da­go­en pertzepzioa hobetzea; «gu­re gizartean harreman soli­da­rio, kolaboratzaile eta ez bazt­er­tzai­leak sortu eta landu dai­tez­ke». Horregatik,  «egune­ro­ko­ta­su­nean, kultura ezber­di­ne­tako gi­­zakien egoerak adi­tze­ra ema­teko gonbidapena luzatu» dute.

Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez, 20x30zm-ko neurri­ko­ak, JPG formatuan eta gu­txieneko 300ppp-ko erre­so­lu­zi­o­an, apirilaren 30era arte, amher-sos_racismo@hot­mai­l­.­c­o­m hel­bide elektronikoan edo Trans­­pakarren (Latsunbe 42). Izen-abizenak, helbidea eta telefonoa ere adierazi beharko dira.

Saridunaren berri maia­tza­ren 30ean emango da, eta saria izango da Errioguardan bi la­gu­nentzako bazkaria. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!