Asma edo EPOC gaixotasuna izan dezakeela susmoa duen edonori zuzenduta, doaneko zerbitzua emango zaio Etxeberri auzoko Urrutia farmazian, martxoaren 14tik 22ra. Arnastea kosta egiten zaionak, erretzailea denak edota inhaladoreak erabiltzen dituenak biriken egoera ezagutu ahal izango du doan, bertan. Horretarako, txanda hartu behar da: 943 55 78 32 edo urrutia.farmacia@gmail.com.