Partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte Urumeako pelotariek asteburuan, gaur hasita.
Batetik, Mundarroko Ekain eta Eñaut Lizeaga anai kadeteek Tolosa izango dute gaur aurrez aurre, 19:30etan Amezketan jokatuko den Euskal Herriko finalean.
Hernaniko Auritz Txintxurreta eta Aiur Elizazu infantilek, berriz, 19:00etan Andoainen jokatuko dute Gaztelekuren kontra, Gipuzkoako errendimendu txapelketako finalerdia.
Bestalde, Eñaut Lizeagak eta Aimar Mujikak Gipuzkoako trinketeko finala jokatuko dute bihar 11:00etan Iruran, Behar Zanaren kontra, eta segidan ariko dira Anartz Oiartzabal eta Ohian Zugasti hernaniarrak, Gaztelekuren aurka. Eta 17:00etan Astigarragan Udaberri Sariko finalerdia jokatuko dute Aner Urdangarin eta Asier Saralegik, Arrasateren aurka.