Logoa aldatuko du Gaztelekuak, 19 urteren ondoren, Azaroaren 20an, Haur eta Nerabeen Egunean gazteek egindako proposamenari segika. Hiru logo prestatu dira, eta gazteek horien artean aukeratzeko epea irekita daukate Gaztelekuko buzoian, martxoaren 17ra arte. Gero, aldaketak proposatu ahal izango dira, eta azkenik, apirilean aurkeztuko da logo berria.