Berdintasun aldarria, bailara osoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 8a, 01:00

Bizitzak erdigunean jarri, lan guztiak utzi, eta kaleak har­tze­ko deia egin dute gaur, Mar­txoa­ren 8an. Egun osoko Greba Feminista deitu du Euskal He­rriko Mugimendu Feministak, eta planto egitera animatu ditu emakume* guztiak, soldata­pe­ko zein doako lanak egiteari utzita: «Greba Feministak au­rre egiten die bizitzako esparru guztiei; indarkeriari, pareki­de­tasun ezari, prekarietateari, se­xualitate eredu hegemo­ni­ko­ei, lanen sexuaren araberako ba­na­ketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakin­tzen hierarkizazioari, arraza­keria­ri, edertasun kanonari eta za­pal­kuntza guztiei», adierazi dute.

Deialdiarekin bat egin du­te­la adierazi dute, publikoki, bai­larako era­gile edo talde uga­rik: Hezkuntza Plataformak eta Ereñotzu zein Hernaniko hain­bat ikastetxetako ikasle, ira­kas­le eta langileek, AEK euskal­te­gietako langileek, Hernaniko Sortuk, Hernaniko Udalak eta Udal?Langileen Ba­tzarrak... Hori horrela, zerbitzu gehienetan izango dira gora­be­herak, gaur.

Lan guztiak zein ikasgelak uzteaz gainera, ekintza eta mo­bilizazioetara batzeko deia ere luzatu dute, eta horietako ba­tzuk, bailaran izango dira: Her­nanin, egun osoko egi­taraua prestatu dute; Astiga­rra­gan, kontzentrazioa egingo dute; eta Ara­non eta Goizue­tan, arra­tsal­­de­an izan­go dira ekintzak.

MARTXOAK 8

ARANO

11:00, Donostiako manifestaziora emakume guztiak elkarrekin joateko kedada.

17:30, Arano betaurreko moreekin aztertu, mikromatxismoaren inguruko solasaldia, Maisuenean.

20:30, Emakumeen afari herrikoia elkartean, bakoitzak zerbait eraman eta guztien artean elkarbanatuta.

HERNANI

09:00, Gosaria Iturolan.

10:00, Material prestaketa, Atsegindegin.

12:00, Kontzentrazioa Zerbitzu Sozia­letan: zaintzaileak eta pentsiodunak erdigunean.

14:00, Bazkari autogestionatua Atsegindegin: Ekarri zure taperra!

17:00, Etxeko langileei aitortza ekitaldia.

17:30, Ezin badugu dantzatu, hau ez da gure iraultza!, Atsegindegin.

19:00, Manifestazioa, Plaza Berritik.

GOIZUETA

18:00, Elkarretaratzea, Plazan.

21:00, Emakumeen Eguneko afaria, Oxeguardan. Amaia kafetegian eman behar zen izena, aurrez.

ASTIGARRAGA

12:00, 15 minutuko kontzentrazioa, udaletxeko arkupeetan, Udal zinego­tziek eta langileek.

Astigarragako Talde Feminista

«Aldarrikatzeko eta lorpenez gozatzeko eguna da gaurkoa»

Inguruko herrietako mobilizazioekin bat egiteko deia luzatu diete, astigartarrei.
«Egun honen esanahiak, oilo ipurdia jartzen digu askori», adierazi dute Astigarragako Talde Feminis­tatik, Martxoa­­ren 8aren ha­ri­ra. Eta adierazi dute, aldarrikatzeko egu­na dela oraindik, «na­hiz eta tarte bat har­tu behar dugun, elkarrekin egin­dako lorpenez gozatzeko».

Azaldu dute, «nork bere erara» bizi eta ulertzen due­la Martxoaren 8a, «helburua partekatzen dugulako, giza es­kubideak bermatzea. Eta hori da, gaur egin behar du­gun aldarria». Horretarako, inguruko hiri eta herrietan antolatu diren mobilizazioekin bat egin du Talde Femi­nistak, eta parte hartzera deitu ditu herritarrak, «ba­koi­tzak ahal eta uste duenari men eginez eta borroka au­rrera eramanez. Iaz, herriko feministok Mar­txoaren 8aren harira elkartu ginen. Aur­ten, berriz, elkartu gara gainerako 364 egunetan Astigarraga feminista eta ahalduna osa­tzeko, formakuntza eta heziketari indarra emanez».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!