Euriak sutea itzaltzen lagundu du Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 7a, 01:00

Astearte gauean baso sutea piztu zen berriz ere Goizuetan, duela astebete sua izan zen inguru beretsuan, Burugorrin.  Hala ere, atzo arratsaldean itzaltzeko bidean zegoen egindako euriari esker. Ongi etorria izan zen ura. Aurretik, zailtasunak tarteko, Nafa­rro­ako Gobernuak sua itzaltzeko aire bidezko laguntza eskatu zion Espainiako Gobernuari.

23:03an jaso zuten abisua Nafarroako 112 larrialdi zerbi­tzuan, iragan asteazkenean erretako gunearen parean sua piztu zela ohartaraziz.

Azken orduotako hego haize zakarrak sua itzaltzeko lanak zaildu ditu. Horrez gain, iristeko zaila den eremu batean piztu zen sua. Hori dela eta, airetik itzaltzen saiatzeko deia bidali zen.  Eguraldi baldintzek ahalbidetzen dutenean, Nafa­rroako Gobernuaren bi helikoptero eta Espainiako Gober­nuaren hidrohegazkina dabil­tza lanean. Suak 300-400 me­troko ingurua hartu du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!