Gaur, 11:45etan hasiko da epaiketa, Donostiako Epaitegi Sozialean, Antonio MPren sendiak eskatzen dituen 138.000 euroko kalte-ordainaren inguruan. Orbegozon egin zuen lana eta 2015ean hil zen amiantoak sortutako biriketako gaitzarengatik. Asviamie elkarteak dei egin du ordu erdi lehenago epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egiteko, familiari babesa emateko eta konpentsazio poltsa sortzeko.