Gidabaimena euskeraz egiteagatik zozketan sartu ziren Aiora Nikolas, Ane Sanz eta Ainhoa Oskoz, eta sarituak izan dira atal teorikoaren matrikula eta prestakuntza gastuen ordainketarekin, gehienez 400 euro bakoitzak. 2018an Hernanin 49k egin dute gidabaimenaren atal teorikoa euskeraz eta Hernaniko autoeskoletan 71 pertsonek, Buruntzaldeako beste herrietako ikasleak kontutan hartuta. Horien guztien artean egin zen zozketa eta irabazleak aipatutako Aiora Nikolas, Ane Sanz eta Ainhoa Oskoz izan dira. Esan, guztira Buruntzaldean, 2018an, 110ek egin dutela atal teorikoa euskeraz, 2017an baino zazpi gehiago. Guztira azken zortzi urteetan 903 lagunek atera dute gidabaimena euskeraz Buruntzaldean.