Hernaniko Udalak martxan jarri du San Joanak iragartzeko kartel lehiaketa. Nahi duten norbanako guztiek parte hartu ahal izango dute eta jatorrizko lanek 32 zm-ko zabalera eta 48 zm-ko altuera izango dute; ezinbestekoa da formatu digitalean aurkeztea. Eta aukerakoa paperean edo kartoi-lumazko euskarrian, kolore orotan eta edozein modalitate artistikoan. Kartelak ?SANJOANAK 2019? goiburua eraman behar du.
Lanak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 29an bukatuko da eta jatorrizko lanak Biteri kultur etxean aurkeztuko dira, sinadurarik gabe eta kartazal itxian, egilearen izena, helbidea eta telefonoa aditzera emanez.
Hautatutako kartela zein den apirilaren 30ean jakinaraziko da. San Joan Jai Batzordeak aurkeztutako kartel guztietatik gehienez sei kartel aukeratuko ditu.
Herritarrek bozkatu dezakete eta aukeratuak 600 euro irabaziko ditu
Eta ondoren, Hernaniko herritarrek bozka emateko aukera izango dute, apirilaren 3tik 17ra. Online eta Biterin eman behar da botua.
Boto gehien jasotzen dituena proposatuko da jaiak iragartzeko eta azkenik, Kultura batzordeak berretsi behar du proposamena.
Sari bakarra 600 eurokoa izango da, 300 euro Hernaniko Berriak elkarteko dendatan erabili beharko dira, eta beste 300 euroak transferentzi bidez egingo da.
Saritutako obra Hernaniko Udalaren jabetzan geldituko da.