Fagollagako zentrala ezagutzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 7a, 01:00

Hernaniko Udalak eta Goi­ener Taldeak, Ihoberen babe­saz, Fagollagako zentral mini­hidraulikora bisita antolatu dute iganderako. Bisitaren hel­burua da zentralaren fun­tzio­namendua lekuan bertan azaltzea. Bide batez, eta adi­bide hori baliatuta, energia berriztagarriaz hitz egingo dute bertan.

Hernaniko Udalak landu duen Energia Iraunkorrerako Plangintzan helburu nagusi bat jasotzen da: Udalerriko berotegi efektuko gasen (BEG) emisioa %40 murriztea 2030­erako (2010eko datuekin alde­ratuta).

Energia Plangintzaren ga­ra­penean, %40ko mu­rriz­keta hori lortzeko 85 ekintza pro­posatzen dira. Neurri horiek 2017 eta 2030 bitartean eza­rri­ko dira. Neurri horien ar­tean jasotzen da herritarrei gertu­ratzea energia berriz­ta­ga­rrietan oinarritutako auke­rak.

Mattin Aldaia Ingurumen zinegotziaren esanetan, «Fa­go­llagako ateak herritarrei zabal­tzea aukera bikaina da inguruko baliabide naturalak nola erabiltzen diren ikusteko, kontzientzia sortzeko eta ezta­baida energetikoa herrira ger­turatzeko».

Minihidraulika zentrala Goiener Taldearen esku dago egun, joan zen udan ekarpen kolektiboen bidez erosi ondo­ren. Igandeko bisita Herna­niko Udalarekin  batera anto­latu dute. Pozik agertu dira Goiener Taldeko ordezkariak, «etorkizun jasangarriago bat izateko beharrezkoa baita gi­zar­teko agente ezberdinak elkar­lanean aritzea».

Euskadiko Klima Aldake­taren Astea antolatu da lehen aldiz, Asteklima izenbu­rupean eta horren barruan kokatzen da bisita. Fagollagako bisi­ta­ren moduko beste hainbat aukera ere izango dira herri­tarrentzat agendan. 

Fagollagara bisitak, izenemateak
Bisitak igandean, bi txandatan antolatu dira: 10:30etan (gaz­te­laniaz) eta 11:30ean. Fago­llagara joateko autobusa Zin­ko­eneatik eta Ereñotzutik ir­ten­go da. Bisitaren iraupena, joan-etorriak barne, 2 ordukoa izango da. Izen-emateak labur.eus/fagollagabisita web gunean edota  943 25 63 49 / 688 63 79 65 telefonoetan egin daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!