«Kaxkoa kaltetzen du udal gobernuak»

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 6a, 01:00

EAJ-PNVtik adierazi dute pren­tsa oharrean Kaxkoko bizilagunek ondoeza adierazi dietela EH Bilduren udal gobernua herriko gune honetan egiten ari den kudeaketaren inguru­an. «Zarataren kudeaketa ez da ongi egiten ari. Zenbait bizilagunen esanetan ez dute ba­karrik txotx denboraldian su­fritzen zarataren arazoa. Ur­te­an zehar garbiketan aritzen diren kamioiak, garbitzaile eta ur pistolen konpresoreak goizeko 06:00etan hasten dira mar­txan eta bizilagunak esnatzen dituzte». 

EAJko bozeramailearen esanetan, «EH Bilduri helarazi ni­on goizegi hasten zela bide pu­bli­koaren garbiketan eta beti normala izan dela lan hauek goizeko 08:00etan hastea. Zer­gatik jarraitzen da goizeko 06:00etan garbiketa egiten? Ideiarik ere ez dugu».

«Arazoak deskargak egiteko»

Bestetik alderdi jeltzaleak dio «Kaxkoko bizilagunek arazoak dituztela beraien ibilgailuekin sartzeko deskargak egitera. 2015eko legealdian, alkatearekin akordio batera iritsi zen Kaxkoko bizilagunak baimen­tzen zituena deskargak egitera, abusatzen ez zen bitartean. Kontuan hartu behar da Kax­koko bizilagunen batazbesteko adina oso altua dela».

Bukatzeko, Amonarraizek EH Bilduri dei egiten dio «hauteskundeen atarian gaudenez ea motibatu eta arazo hauei konponbidea jartzen dien». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!