DBHrako lurzorua erostea onartu da

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 6a, 01:00

Astigarragako Tokiko Gober­nu Batzarrak aho batez onartu zuen beharrezkoak diren pro­zedurak martxan jartzea A.I.U 12 Mendiaundi Aranibar lur­zorua erosteko. «Eusko Jaur­laritzak behin eta berriz adi­erazi du DBH Men­diaundiko partzelan kokatzea ez zaiola egokia iruditzen, eraikina men­di-hegalean altxa behar izango litzatekelako, eta, aldi berean, erdigunetik urruti dagoelako. Gainera, hirigin­tza  lanek asko kaltetuko lukete eremua. Erosketaren helburua Udalak DBHrako partzela bat lehenbailehen edukitzea da» dio udal gobernuak. 

Udal taldeak Guraso Elkar­tearen eskaerari erantzun dio, eta «aukera guztiak sus­per­tu­ko ditu DBH Astigarragan iza­­teko, ahalik eta epe mo­tze­nean». 

«Beste kokapen bat bilatzen jarraituko dugu»

DBHko eraikina proiektu estra­tegikoa da udalarentzat, baina gogoratu behar da «Eusko Jaur­­­laritzaren eskuduntza de­la, eta Hezkuntza sailak ez du­ela lehentasunezkoa ikusten bi­garren hezkuntzako eraikina egitea. Hortaz, lurzorua eros­teaz gain, «udal gobernuak lanean jarrai­tzen du Hez­kun­tzaren al­detik Astiga­rra­ga­re­kiko irizpidea aldatu eta DBH­rako eraikina egiteko epeak laburtzeko. Horretarako, udal tal­deak beste kokapen alter­natibo bat bilatzen jarraituko du, Hezkuntzari erakusteko Astigarragak DBHren alde lanean jarraituko duela, hain zuzen ere herriko errealitateari erantzungo dion proiektu egokienaren alde». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!