Martxoa inauteriekin hasi da aurten eta gaur emango zaie amaiera Sardinaren ehorzketarekin, 18:30etan. Hala ere, horrek ez du esan nahi ekitaldi kulturalak amaitzen direnik, ezta gutxiago ere. Hilabete osoan zehar ekitaldi ugari antolatu dira eta batzuk oso esanguratsuak dira.
Nagusienetako bi aipatzearren, Hernanin’n Musiken barruan, martxoaren 21ean, Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensembleren kontzertua eta Laburbira, film laburren XVI. emanaldia izango dira, azken hau martxoaren 28an.
Sarrerak salgai, martxoaren 11an
Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble hari-boskoteak moldaketa landuak egiten dituzte eta martxoaren 21ean, 20:00etan eskainiko dute kontzertua, Biterin. Sarrerak salgai datorren astelehenean, martxoaren 11n, jarriko dira 7,50 euroan.
Film laburren emanaldia, Dobera Euskara Elkartearen Zinea euskaraz egitasmoaren barruan antolatu da. Sandiusterrin eskainiko da hileko azken ostegunean, martxoaren 28an 18:30etan, eta Gipuzkoan antolatu diren hamabi emanaldietako bat da.
Erakusketak eta txistulari topaketa
Urteroko beste topaketa garrantzitsua, martxoan, txistulariena izango da. Hilabetea amaitzeko, azken asteburuan, 30ean eta 31n antolatu da.
Eta Carmen Ibañezen Sei pertsonaia egile bila datorren astelehenera arte dago ikuskagi Biterin, eta ondoren Hernanin ikusiyak, Juantxo Egañaren argazki erakusketak hartuko dio lekukoa apirilaren 4ra arte.
Haur antzerkia, 23an, eta zinegoak, 25ean, eta solasaldiak ez dira faltako.
Martxoko agenda
GAUR Sardinaren ehorzketa, 18:30.
7 Irakurketa Kluba (3.saioa), 3-5 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat, 17:30etan liburutegian (gonbidapenak eskatu behar dira). Maria García Ladero gidaria.
9 Bigarren Eskuko Azoka, 10:30-13:30 Atsegindegin.
9 Kalez kale kantari, 12:00etan Plaza Berritik abiatuta.
9 Erromeria, San Joan Konpartsak antolatuta, 18:30etan Atsegindegin.
12 Literatur solasaldia: Nola heldu naiz ni honaino. Kattalin Miner. Ane Mayozek dinamizatuta, euskeraz. 19:30etan, Liburutegian.
12 Ipuin kontaketa, Pello Añorga, Biterin: 17:30etan 3-4 urte artekoentzat eta 18:00etan 5-7 urte artekoentzat. Gonbidapenak eskatu behar dira aurretik.
13 Literatur solasaldia: Diario de una buena vecina. Doris Lessing. Amaia Garciak dinamizatuta, gaztelaniaz. 19:30etan, Liburutegian.
14 Irakurketa Partekatuak Maite Larbururekin. 19:30etan, Liburutegian.
21 Hernanin’n Musik: Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble: Harian, Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai martxoaren 11tik.
23 Haur antzerkia. 7 urtetik gorakoentzat, euskeraz, 12:00etan. Lur Taldea: Xake produkzioak. Biterin eta martxoaren 11tik sarrerak salgai.
25 Zinegoak, Gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen jaialdia. Biterin, 19:30etan.
26 Komikien inguruan solasean. Miguel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak. Dani Fano. Alai Zubimendi gidaria, 20:00etan, Liburutegian.
26 Ipuin kontaketa, Lur Korta, Biterin: 17:30etan 3-4 urte artekoentzat eta 18:00etan 5-7 urte artekoentzat. Gonbidapenak eskatu behar dira aurretik.
27 Zilegi eskolak. Sendabelarrak. Maika Cesterrek, Hernaniko AEKn, euskeraz, 09:30, 14:30 edo 18:30etan.
28 Korrika kulturala. Antzerkia. Andre eta jabe. Biterin, 20:00etan.
28 Zinea euskaraz! Laburbira: Film laburren XVI. emanaldia. Doberak antolatua, Sandiusterrin, 18:30etan.
30 Hernaniko Txistulari Gazteen Txapelketa, Milagrosan, 11:00-13:00 eta 17:00-18:30.
31 Txistularien Topaketa, erdigunean, 10:00etan.
ERAKUSKETAK
11 arte Argazkia: Sei pertsonaia egile bila. Egilea: Carmen Ibañez. Biterin.
13-apirilak 4 Argazkia: Hernanin ikusiyak. Komisaritza: Juantxo Egaña. Biterin. 18:00-20:00.
GAZTELEKUA
5, 6 Kamiseta feministen tailerra.
9 Berdintasunaren txokoa.
12-14 Amets harrapakariak.
23 Pintxo txapelketa.
29 Azalean, antzerkia.