Bi egun, izenemateko txapelketa herrikoian

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 5a, 01:00

tilos 7 Pasa pala txapelketa herrikoia hurbiltzen ari da eta aurten berriz ere apiriletik ekainera bitartean jokatuko da. Aurretik izena eman be­har da Tilosetan jokatzen den txapelketan parte hartzeko eta etzi, osteguna, da inskripzioa egiteko azken eguna. Bi egun falta dira.  Horretarako 629 248 111 zenbakira deitu behar da eta gehienez 60 bikoterentzako dago lekua. Izen ematea 40 euro kostatzen da bikoteko eta txapelketako ka­mi­xeta opari­tzen da. Azken urtetan hiru txapelketa egon ziren eta aurten laugarren bat jarriko da.
Alde batetik lehenengo eta bigarren mailako txapelketak antolatu dira eta nesken txapelketa ere egongo da. Be­rri­kuntza txapelketa herrikoian dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!