aste honetan, Donostian, Change The Change klima aldaketaren inguruan biltzarra antolatu da eta errausketaren aurkako mugimenduak antolatzaileen «kontraesan eta zurikeria» salatu nahi dute elkarretaratze desberdinekin.
Gaur, 19:00etan, Alderdi Ederren antolatu dute lehenengo mobilizazioa eta bihar, bigarrena, ordu berean, 19:00etan, Kursaalen.
«Ongi etorriak. Ez utzi agintariei eko-kosmetika merkea egiten»
Errausketaren aurkako mugimenduak salatu du batetik biltzarraren antolatzaileek errauskailua bultzatzen dutela eta bestetik aldaketa klimatikoaren inguruan nahi dutela hitzegin, kontraesanean eroriz. «Donostian, klimaren aldaketa dela eta bertan antolatu da Change the Change biltzarra. Biltzarrean parte hartuko duten aditu eta beste konbidatuei honela esaten diegu: Ongi etorriak mundu osotik Change The Change biltzarrera zatoztenoi. Ez utzi Euskal Autonomi Erkidegoa, Gipuzkoa eta Donostiako agintariei ‘green-washing’ (eko-kosmetika) merkea egiten, eskatu benetako konpromisoa herritarren eta Lurra planetaren etorkizunarekin, exijitu klimaren aldaketa okerragotzen duten proiektuak baztertzea». Protestaren antolatzaileek diote lotsagarria dela Errausketa = klima aldaketa lelopean.
Hernani Zero Zaborretik: «Errausketarik ez! Ustelkeriarik ez!»
Hernanin Zero Zaborretik «gure bultzadatxoa egin nahi diogu erraustegiaren kontrako ekintza honi: Hernaniko jendeok, animatu eta goazen denok Donostiara. Errausketarik ez! Lapurretarik ez! Pozoi gehiago ez! Ustelkeria gehiago ez!».