Goizuetako inauterien egun haundia ekitaldiz josia dator

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 5a, 01:00

Goizuetan inauteriak modu berezian bizitzen dira eta igandean hasi zen festaren barruan gaurkoa, asteartea, izaten da egunik bereziena eta goizuetar askoren kuttunena. Horretarako arrazoi desberdinak daude, baina dudarik gabe antolatzen den egitarauak zerikusi haundia du, dudarik gabe.
Zahagi Dantza da momentu estimatua eta, pasa den igandean gazteena izan eta gero, arratsaldean aterako da hel­du­ena, Izkiña tabernatik, 17:00etan.  
Horren aurretik mozorroen gosaria egonen da, mozorroak dantzan herriko kaleetan zehar ariko dira  eta indar­berritzeko mozorroen baz­­karia egonen da. Zahagi Dan­tzaren ondoren trikitilariek eta afariak jarriko diote festari amaiera.
Kontuen eguna etorriko da handik lau egunera. Poteoa, bazkaria eta txarangaren doinuak ez dira faltako Goizu­etan egun berezi horretan.

INAUTERIAK GOIZUETAN
GAUR
09:00, Mozorroen gosaria.
10:00, Mozorroak dantzan herriko
kaleetan zehar.
14:00, Mozorroen bazkaria.
17:00, Zahagi dantza Izkina tabernatik hasita.
18:30-21:30, Laja eta Larrañaga
trikitilariak.
22:00, Mozorroean afaria.
00:00-02:00, Laja eta Larrañaga
trikitilariak.
MARTXOAK 9 - KONTUEN EGUNA
13:00, Poteo musikatua Igandea
txarangarekin.
14:00, Mozorroen bazkaria.
17:30etatik aurrera, Igandea
txaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!