Parrandaren lekukoa gaur, Goizuetak!

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 4a, 01:00

Hasiera lasaia izan dute asteburu honetan Goizuetako inauteriek, baina gaur leher­tuko du festak, Bikingoen Festarekin. Goizeko 08:00etan abia­tuko dira mozorroak ba­se­rrietan zehar, eta ordutik aurrera hasiko da festa: pla­zaren apainketa, hamai­keta­koa, bazkaria, tailerrak, mu­si­ka... denetarik izanen da gaur Goizuetan.

Bitartean, Hernanin ere jarraituko du festak, gaztetxo­e­nentzat. Goizean, Axeri Dan­tza izango dute aurrena; gero, ze­zen txikiak eta poniak, baita jo­lasak ere. Arra­tsaldea erral­doi eta buru­haun­diek eta puz­garriek borobilduko dute. 

HERNANIN, GAUR
09:00,
Diana.
10:00, Axeri dantza gaztetxoentzat.
11:30, Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunbeberrin.
12:00, Kulki haur jolasak Atsegindegin.
16:00, Erraldoi eta Buruhaundiak.
17:00, Gaztetxoenentzat puzgarriak  Atsegindegin.

GOIZUETAN, GAUR
08:00
, Mozorroen irteera baserrietara.
10:00, Plaza apainketa.
11:00, Hamaiketakoa.
12:00, Konpartsa herrian zehar.
13:30, Umeen bazkaria.
14:00-16:30, Umeentzako tailerrak eta zinea.
14:30, Helduen bazkaria.
18:00, Txokolatada.
18:00-21:00, Ostolaza eta Ezkerra trikitilariak.
19:30, Mozorroen etorrera dultzaineroekin.
22:00, Mozorroen afaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!