Gipuzkoako Parketxeek eta Natura 2000 Sareak antolatuta, Muniskuegañeko multzo megalitikora egingo dute irteera datorren larunbatean, hilaren 9an.
Berezia izango da oso, izan ere, Luis Mari Zaldua Etxaberen azalpenek jantziko dute bisitariak Zilegimendietan barrena eramango dituen txangoa.
Besabitik abiatuta
Hernani eta Urnietaren mugen artean ibiliko dira, Urnietako Besabitik abiatuta. Goizeko 10:00etan hasiko dute ibilaldia bertatik, eta eguerdiko 14:00etan bukatuko da, han bertan.
Ibilaldi erraza izango dela ziurtatu dute, nornahik egiteko modukoa, eta azalpenak euskeraz eskainiko direla.
Izenematea, ezinbestekoa
Irteeran parte-hartzea dohainik da, baina izenematea ezinbestekoa izango da: 943 49 50 69/688 895 068 edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net