Astigarragako Garraio Zentroa eraikitzeko obrak, lizitaziora

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 4a, 01:00

dagoeneko martxan da As­tigarragako AP-8 errepideko Garraio Zentroa eraikitzeko lanen exekuziorako lizitazio-lehiaketa. 
Hala iragarri zuen aurreko asteazkenean Aintza­ne Oiar­bide Bide Azpiegiture­tako di­pu­tatuak: «guk diogu garraio zentro honek trafikoaren arin­tasuna hobetuko duela Fran­tziako noranzkoan, eta zerbi­tzuguneetan ibilgailu astunak pilatzea ekidingo duela, mugan pilaketak daudenean ere atseden hartzeko edo gestioak egiteko aukera izango baitute, instalazio berrietan eskainiko diren zerbitzuei esker», nabarmendu zuen Foru diputatuak.
Izan ere, 355 kamioi aparkatzeko plataforma bat, zerbitzuen eraikin bat eta 39 ibilgailu arinentzat kanpoko aparkaleku bat izango ditu.
Obrek 9,5 milioi euroko aurrekontua daukate, eta Bi­degik finantzatuko ditu. Baina au­rrena, enpresa publiko ho­nek egingo ditu urbanizatze-la­nak: «plataforma egiteko, lurra berdindu beharko da lehenik, eremua hondeatuz eta betez». Gainera, «autopistatik bide adar bat eraikiko da, 176 metroko luzerakoa; aparkalekuaren parean sartzen eta irteten den trafikoa bana­tzeko biribilgunea eta AP-8 errepidera sartzeko 300 me­troko adar bat ere egingo dira». Drainatze sare bat ere egingo zaio; honek, euri urak tratatzeko sistema bat izango du, eta pantaila akustiko be­ge­talak eta polikarbonatozkoak jarriko ditu Foru Aldundiak. 
Lanak bukatzeko 24 hilabete beharko direla aurreikusi dute, eta espero dute Garraio Zentro Integrala, Oiartzungo aparkalekuarekin osatuko de­na, erabilgarri egotea 2021e­rako.
Era berean, aurreikusoenen arabera, 2019ko azken hiruhilekoan aterako da lizitaziora Garraio Zentro Inte­grala erabiltzeko eta ustiatzeko emakida. Ha­ren ardura izango da Asti­garragako zerbitzuen eraikina eraikitzea eta bi plataformen itxitura perimetrala eta zain­tza-sistema abian jartzeko lanak egitea. 
Europako estandarren arabera, 4. mailakoa izango da, eta irekitzen denean, «bakarra izango da Euskadin, eta Estatu mailako haundiena, halako zerbitzu eta segurtasun maila eskaintzen duena», adierazi zuen Oiarbidek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!