Oroimen bulegoa irekita, gaurtik hasita

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 4a, 01:00

1936-1945 bitarteko urteak, hau da, Gerra Zibilekoak izango dituzte gogoan aurten oroi­men historikori buruzko jar­dunaldietan. Martxoan zehar burutuko dira ekintzak, gaur­tik hasita. 

Hain zuzen, Oroimen Bu­le­goa irekiko dute gaur, uda­letxean. Martxoaren 26ra ar­te bi­­sitatu ahal izango da as­te­lehen eta astearteetan, goiz eta arratsaldez: 10:00e­­tatik 14:00etara eta 16:00eta­tik 19:00e­­tara (martxoaren 18an eta 19an izan ezik).

Bertan informazioa jaso eta eman ahal izango da, «1936 eta 1945 bitartean erre­presaliak jasan zituzten seni­de eta pertsonen ingurukoa». 
Horrez gain, bertaratu ezin duenak ere, izango du aukera bulegoarekin harre­ma­netan jartzeko: 943 466 142 edo amaiarodriguez­­@­aran­zadi­.­eus helbidean.

Bulegoaz gain, bi hitzaldi izango dira gaiaren bueltan. Aurrenekoa ostegunean izan­go da; Errepresioa genero ikus­puntutik gaia aztertuko du Aranzadiko Lourdes He­rras­ti historialari eta antro­pologoak. Biterin izango da, 19:30etan.

Bigarrena, aldiz, hilaren 21­e­an izango da, eta Josu Chu­e­ca EHUko Historia Garaiki­de­an doktoreak eskainiko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!