Euskal Herriko kadete mailako finalerdiko partidua jokatu zuten herenegun Eñaut eta Ekain Lizeagak, etxean, Txomiñeneako frontoian. Giro apartarekin eta inauterietako alaitasunak lagunduta, 22-14 irabazi zieten Atarrabiako (Nafarroa) Paz Ziganda ikastolako ordezkariei. Horri esker, finalerako txartela lortu dute astigartar anaiek. Ostegunean jokatuko dute finala Amezketan; noren kontra oraindik, ez dakite.