Mozorro edo konpartsa, jartzeko saltsa!

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 3a, 01:00

Eguraldiak lagunduta, aurre­ra dijoaz inauteriak Urumea bailaran. Atzoko biharamuna­rekin, konpartsen eguna izan­go dute hernaniar eta astigar­tarrek gaur. 
Astigarragakoak izango di­ra goiztiarrenak; goizeko 11:30­e­tan abiatuko da Ergo­biako pla­zatik inude eta ar­tzainen konpartsa, Astigar Dantza Tal­dearen eskutik. 

Orduerdi be­ran­duago abia­tuko dira Her­na­niko konpar­tsak Urbieta kaletik. Eguer­diko 12:00etan hasiko da, baita ere, Kalez Kale Kantariren kale-buelta, Plaza Berritik. 
Arratsaldean, txaranga, mu­­­sika eskolako trikitilarien buelta eta Sonakayren kon­tzertua izango dira. Azkeneko ho­nek Tilosetan egingo du emanaldia, 19:30etan.  
Arratsaldean hasiko dira Goizuetako inaute­riak. 17:00e­tan izanen da hori, gaz­te­txoen zahagi dantzarekin. 

HERNANIN
GAUR
-11:30, Inauterietako txaranga.
-12:00, Konpartsak, Urbietatik abiatuta.
-12:00, Kalez kale kantari Benta Za­ha­rreko mutiko alaiak taldearekin.
-18:00, Inauterietako txaranga.
-19:00, Musika Eskolako trikitilariak.
-19:30, Sonakay, Tilosetan (edo Biterin).
 
ASTIGARRAGAN
GAUR
-11:30, Inude eta Artzainen konpar­tsa, Ergobiatik abiatuta. Parte hartzea irekia da, garaiko jantziekin mozorrotuta joaten den guztiarentzat. Euria eginez gero, Kontxa Etxeberria plazan, 12:00etatik aurrera.
-12:30, Plaza dantza saioa Joseba Barandiaran plazan. 
 
GOIZUETAN
GAUR
-17:00, Gaztetxoen zahagi dantza.
-18:00-21:00, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak. 
-21:30, Mozorroen afaria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!