Beste urte batez, ‘Hernani’ Musika Eskolako ikasle askok hartu zuten parte, Andoaingo Piano Jaialdian, joan den asteburuan. Guztira, 28 izan ziren: Naia Alberdi, Sara Andrés, Hize Andueza, Martin Arraztio, Malen Arregi, Andy Barahona, Andrea Domínguez, Ibon Echeguia, Unai Estévez, Irune Fernández, Ainhoa Galán, Miriam González, Joseba Korta, Ane Lizarza, Unai López, Alicia Maiza, Diana Martín, Unai Muñoz, Intza Nabarro, Ander Olasagarre, Sara Ortíz, Laia Pérez, Leire Pérez, Nayarit Pérez, Noa Rodriguez, Andoni Sudupe, Auritz Txintxurreta eta Irati Zabaleta.
Haietatik, bostek lortu zuten aipamen berezia, eta beraz, bukaerako kontzertuan ere jo zuten: Kortak, Sudupek, Estévezek, Olasagarrek eta Txintxurretak. Gainerakoen artean, berriz, urrezko 14 domina, eta zilarrezko 9 lortu zituzten.