GOIZUETAKO taldea hurrengo faserako sailkatu da ETBko Bostekoa saioan. Bostekoa Euskal Herriko herri desberdinen arteko lehiaketa bat da Euskal Pentatloian oinarritua; Sokatira, Txingak, Harri jasotzea, Trontza eta Giza-proba. Zubieta pilotari ohiak gidatzen du eta Goizuetak lehendabiziko kanporaketan Leitza gainditu du.
Zortzi herri, bost proba eta 5.000 euroko saria dago irabazlearentzat eta martxoaren 2an Errezilen kontra bilatuko du finalerako txartela. Lehia, Mungia (Bizkaian) izango da, Birle auzoko probalekuan.
ETBk autobusa jarriko du Goizuetako lehiakideak animatzera joan nahi dutenentzat. Martxoaren 2an Goizeko 10:00-10:30ak inguru irtengo da (ordutegia zehaztear), Goizuetako Suhiltzaileen alboko parkinetik irtengo da autobusa.
Izena emateko Amaia Kafetegian jarri den zerrendan eman dezakete, izen abizenak jarriz.