Festa eta parranda koloretsua, bailara osoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 2a, 01:00

Koxkaz koxka, ur-jauzian behera bezala, baina olatu baten in­darrez lehertu da Inauteri giroa Urumea bailara osoan. Aranon pasa den asteburuan ospatu bazituzten, Hernanin atzo jantzi zituzten aurreneko mozorroak, eta Ereñotzu ere atzo koloreztatu zuten, Txirrita eskolakoek.
Gaur, berriz, Astigarragan murgilduko dira giroan, eta pixkanaka indartuz dijoan olatuak igandean egingo du eztanda, Goizuetako karnabalei hasiera emateko.

Axeri eta DJak gaur, Hernanin eta Astigarragan
Goizean goizetik Axeri dantzak mugiaraziko ditu herritarrak Hernanin, eta ondoren, txaranga, poni eta zezenak, erromeria eta erraldoi eta buruhandiak izango dira. Arratsaldean segiko du festak, pailazoekin, txaranga gehiagorekin eta DJ festarekin.
Astigarragan ere DJ eta txarangak izango dira, baina arra­tsaldetik aurera.

Konpartsak eta zahagiak, bihar
Bihar, berriz, Goizuetan ere izango da festa. Gaztetxoen zahagi dantza, trikitilariak eta mozorroen afaria izango dira. 

Astigarragan, berriz, Inude eta Artzainen konpartsa jende­tsuak egingo du kale-buelta, eta Hernanin, konpartsen karroza ikusgarriak ibiliko dira eguerdian. Ekitaldi gehiago ere izango dira, eta haien artean bat, berezia: Sonakay taldearen kontzertua, iluntzean, Tilosetan; euria egiten badu, Biterin egingo da.

Astelehenetik aurrera ere bai
Sardina ehortzi arte festarik ez da faltako hurrengo egunetan ere, Hernanin, eta Goizuetan, luze gozatuko dute oraindik. 

 

INAUTERIAK ASTIGARRAGAN
GAUR
17:30, Holi Festa eta DJ KI Foru Plazan. Arropa eta oinetako zaharrak eta begiak babestuta eraman.
19:30, Iruñeko Mutil Gazteak Txaranga.

BIHAR
11:30, Inude eta Artizanen konpartsa, Ergobiatik abiatuta. Parte hartzea irekia da, garaiko jantziekin mozorrotuta joaten den guztiarentzat. Euria eginez gero, Kontxa Etxeberria plazan, 12:00etatik aurrera.
12:30, Plaza dantza saioa Joseba Barandiaran plazan. 

 

INAUTERIAK HERNANIN
GAUR
10:00, Axeri dantza.
11:30, Inauterietako txaranga. 
11:30, Haurrentzako poni eta zezen txikiak Latsunbeberrin.
12:00, Erromeria Jeiki Hadi taldearekin.
13:00, Erraldoi eta Buruhaundiak.
17:30, Haurrentzako Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak Milagrosan.
18:30, Inauterietako txaranga.
18:30, Dantza festa gaztetxoentzat Iñigo Etxenike DJarekin Atsegindegin.
22:30, Iñigo Etxenike DJa Atsegindegin.
00:00, Incansables txaranga.
 
BIHAR
11:30, Inauterietako txaranga.
12:00, Konpartsak, Urbietatik abiatuta.
12:00, Kalez kale kantari Benta Za­ha­rreko mutiko alaiak taldearekin.
18:00, Inauterietako txaranga.
19:00, Musika Eskolako trikitilariak.
19:30, Sonakay, Tilosetan (edo Biterin).
 
MARTXOAK 4 
09:00, Diana.
10:00, Axeri dantza gaztetxoentzat.
11:30, Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunbeberrin.
12:00, Kulki haur jolasak Atsegindegin.
16:00, Erraldoi eta Buruhaundiak.
17:00, Gaztetxoentzako puzgarriak Atsegindegin (8 urtetik gorakoentzat).
 
MARTXOAK 5
18:30, Sardinaren ehorzketa.
 
*Axeri Dantzak segurtasunez egiteko Kaxkoa zama lanetarako itxi egingo da gaur 09:30-14:30 eta astelehenean, 09:30-12:00.
 
INAUTERIAK GOIZUETAN
BIHAR
17:00, Gaztetxoen zahagi dantza.
18:00-21:00, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak. 
21:30, Mozorroen afaria.
 
MARTXOAK 4 - BIKINGOEN FESTA 
08:00, Mozorroen irteera baserrietara.
10:00, Plaza apainketa.
11:00, Hamaiketakoa.
12:00, Konpartsa herrian zehar.
13:30, Umeen bazkaria.
14:00-16:30, Umeentzako tailerrak eta zinea.
14:30, Helduen bazkaria.
18:00, Txokolatada.
18:00-21:00, Ostolaza eta Ezkerra trikitilariak.
19:30, Mozorroen etorrera dultzaineroekin.
22:00, Mozorroen afaria.
 
MARTXOAK 5
09:00, Mozorroen gosaria.
10:00, Mozorroak dantzan gerriko kaleetan zehar.
14:00, Mozorroen bazkaria.
17:00, Zahagi dantza Izkina tabernatik hasita.
18:30-21:30, Laja eta Larrañaga trikitilariak.
22:00, Mozorroean afaria.
00:00-02:00, Laja eta Larrañaga trikitilariak.
 
MARTXOAK 9 - KONTUEN EGUNA
13:00, Poteo musikatua Igandea txarangarekin.
14:00, Mozorroen bazkaria.
17:30etatik aurrera, Igandea txaranga.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!