Enaitz Goñi igerilariak hiru zilarrezko domina lortu zituen pasa den asteburuan Euskal Herriko infantil mailako txapelketan. Galdakaon jokatu zen txapelketa Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Errioxako igerilariekin, azken hauek sarietatik kanpo, eta 14 urteko igerilari hernaniarrak izena eman zituen hiru frogetan lortu zituen dominak; 800 eta 100 libre, eta 100 bizkarren. Dominak baino garrantzitsuagoak dira denborak eta bikainak izan ziren (9:11, 58:94 eta 1:03:94).