Hernaniar palistak, finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 2a, 01:00

Gaur hiru palista hernaniarrek Euskal Herria Irekia txapelketan eta Euskal Herria Elite txapelketan finalerdiak jokatuko dituzte. Elite mailan Arrietak, Agirrezabalarekin batera, Martin-Saiz bikotearen aurka jokatuko dute Mallabian, 19:30etan. Aurreko astean Huizi-Ardanazek galdu egin zuten beste finalerdia Isasmendi-Mendizabalen aurka 30-28, partidu oso lehiatuan. Irekia txapelketan berriz, Balerdi-Urdangarin hernaniar bikote gazteak Etxarri Aranazen jokatuko du, 17:00etan, beraien finalerdia Eizagirre-Gorostiagaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!