Tilos 7 Pasa pala txapelketa herrikoia hurbiltzen ari da udaberriaren usainean eta aurten berriz ere apiriletik ekainera bitartean jokatuko da. Aurretik izena eman behar da Tilosetan jokatzen den txapelketan parte hartzeko.
Martxoaren 7a, osteguna da, inskripzioa egiteko azken eguna. Horretarako 629 248 111 zenbakira deitu behar da eta gehienez 60 bikoterentzako dago lekua. Urtero gero eta bikote gehiagok hartzen zuen parte eta duela bi urtetik muga jarri zuten antolatzaileek. Izen ematea 40 euro kostatzen da bikoteko eta txapelketako kamixeta oparitzen da.
Aurten txapelketa herrikoia egongo da
Azken urtetan hiru txapelketa egon ziren eta aurten laugarren bat jarriko da. Alde batetik lehenengo eta bigarren mailako txapelketak antolatu dira eta nesken txapelketa ere egongo da. Berrikuntza txapelketa herrikoian dago. Aurten beste hiru mailei gehitzen zaie maila apalagoan aritu nahi dutenentzako.