Lau domina eta emaitza onak gazteek Euskadiko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 2a, 01:00

Hernaniar atletek emaitza onak lortu dituzte pasa den asteburuan antolatutako Eus­kadiko txapelketan, gazteen ka­­­tegorietan. Donostiako belodromoan jokatu ziren, pista estalian, eta C.D. Hernaniko 14 atleta aritu ziren eta guztira lau domina lortu zituzten. 

Jon Ander Estebanek urrea lortu zuen jauzi hirukoitzan eta beraz Euskadiko txapeldun ge­ratu da eta brontzea ere eskuratu zuen luzeera jauzian. Bi domina horiek 20 urtez azpiko mailan iritsi ziren.

16 urtez azpikoetan, Nagore Urkiolak brontzea lortu zuen jauzi hirukoitzan eta Amaiur Velezek ere brontzea 600 me­tro­etan. 

Beste hamaika kirolariek ez zituzten dominak lortu, baina marka pertsonal ugari lortu zituzten eta emaitzekin eta eginiko denborekin gustora geratu ziren gehienak.

Martxoan zehar ere hernaniar korrikalari eta atletak txapelketa desberdinetan ariko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!