Aste Santuko ludotekarako izena emateko epea, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 2a, 01:00

Apirilaren 15etik 26ra, Aste Santuko oporretan, ludoteka antolatuko du Xaguxar Aisialdi Taldeak 10:00etatik 13:00etara, eta izena mar­txoaren 11tik 15era eman ahal izango da, kultur etxean. Prezioa 40 eurokoa izango da, eta Udalak hobariak emango dizkie familia ugariei eta bi senidek edo gehiagok izena ematen duten kasuetan. Bestalde, taldea osatzen bada, goizeko 08:30etarako ludotekara joan ahal izango da, beste 20 euroren truke. Izena ematean adierazi beharko da horretarako interesik badagoen edo ez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!