Hiru Zilegi Eskola saioetan, izen-ematea

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 2a, 01:00

Bi gairen inguruan lau Zilegi Eskola saio antolatu ditu AEK euskaltegiak hil honetarako, eta hiruretan izen-emate epea irekita dago. Sen­dabelarren inguruan ariko da Maika Cester martxoaren 4an 19:00e­tan eta 28an, 09:30etan. Azalpenez gain, belarrak biltzeko ibilaldia eta ukendua prestatzeko aukera izango dira, 3 eurotan. Bestalde, hilaren 5ean barreterapia egingo da Maialen Viañarekin, doan, 09:30etan kiroldegi kanpoko gela anitzean, eta 19:00etan Arrobitxu­lon. Izen-emateak: kultur etxean edo zilegieskolak@aek.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!