Jarraipen masiboa izan du, ELA eta LAB sindikatuen arabera, otsailaren 27 eta 28rako deitutako grebak, DIA supermerkatuetako Gipuzkoa eta Bizkaiako dendetan. Enplegu Erregulazioaren Espedientearen aurkako protesta izan da, Estatuko DIA dendetako 2.100 langileri eragin diezaiekena. Era berean, Euskal Herrian ordezkari gehien duten sindikatuak badira ere, ELA eta LAB negoziazio mahatik baztertu dituztela salatu dute, enpresa zuzendaritza FETICO, CCOO eta UGT sindikatuekin elkartu baita. Gauzak horrela, martxoaren 5etik 11ra ere dendak itxi egingo dituzte.