Logoa berritzeko bozkaketa, martxoko agendan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 2a, 01:00

Horrela tokatu denez, Inau­teri giroan hasiko dute mar­txoko agenda, Gaztelekuan. Inau­teri Festa egingo da gaur.
Beste data esanguratsu bat ere badago martxoan, ordea; Martxoak 8, Emakumeen Na­zioarteko Eguna. Hori horrela, tailer berezi batzuk ere izango dira hilabete honetan; neskei zuzenduta bat, eta mutilentzako bestea.
Baina bestelako prozesu bati hasiera emateko ere aprobetxatuko da martxoa: Gaz­te­lekuko logo berria aukeratzeko prozesuari, hain zuzen.

Logo aukeraketa, martxoaren 4tik 17ra
Gaztelekuak logoa aldatuko du, 19 urteren ondoren. Azaroaren 20an, Haur eta Nerabeen Egu­nean, aldarrikatu zen Udalak bere gain hartzeko gazteek egindako hainbat ekarpen. Ho­rietako bat izan zen logoa be­rritzeko proposamena.
Hiru logo proposatu dira, eta orain, horien artean bat aukeratu ahal izago dute gazteek. Gaztelekuan jarriko da botoa emateko buzoia, martxoaren 4tik 17ra bitartean. Bat aukeratzen denean, aldaketak edota ekarpenak proposatzeko epea irekiko da, martxoaren 18tik 31ra. Eta azkenik, apirileko aurreneko astean logo berria aurkeztuko da, ekarpenguztiak bilduko dituena.

MARTXOKO AGENDA
Gaur, Inauteri Festa. ‘Holi Party’.
Bihar, Jolas librea.
9, Unrwa elkartearekin batera antolatuta, argazki erakusketa: Emakume palestinar errefuxiatuak. Estereo­ti­po­ak desegiten.
10, Ping-pong txapelketa.
16, Mutila naiz, eta zer? Mutilen­tza­ko tailerra.
17, Multikirolak.
23, Ez ezerz da! Neskei zuzendutako tailerra
24, Sukaldaritza: coulant.
30, Korrika kulturala jaia.
31, Henna tailerra.

ORDUTEGIA
l Astelehenetan, itxita.
l Asteartetik ostegunera, eta
igandetan: 17:00-20:00.
l Ostirala eta larunbata: 16:30-20:30.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!