Errumaniako ohitura batekin eman zaio hasiera martxoko agendari; atzo, Martisor Eguna izanik, udaberria iristear dagoela ospatzeko lokarri txuri-gorriak oparitu zituzten. Udaberria iritsi dela nabarmena izan arte gainean eramaten da lokarria, eta ondoren, loretutako zuhaitz batean lotzen da.
Zuhaitzek protagonismo gehiago ere izango dute hil honetako agendan, hilaren 10ean egingo baita Zuhaitz Eguna. 2018an haurra jaiotako etxeetan gonbidapena jaso ez duenak Udalean eskatu dezake.
Gainontzean, ohiko ekitaldiez gain, gaur eta biharko Inauteriek eta Martxoaren 8a edota Asteklima bezalako aldarrikapen eta festa egunek markatuko dute agenda.
Tailer eta ekitaldi bereziak, Martxoaren 8aren harira
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi egingo dira. Gaztelekuan, esaterako, neska-mutilentzako tailer bereziak prestatu dira hilaren 23 eta 30ean.
Bestalde, Harituz elkarteko kideek ehundutako estalki moreekin jantziko dira Sagardoe-txeako sagarrondoak, hilaren 7an, eta segindan, Emakume ekintzailea sagardogintzan erakusketan barrena bisita gidatua egin ahal izango da. Erakusketa hau igandero ikusi ahal izango da, bihar hasita.
Horrez gain, Monolokos saioa ere izango da hilaren 9an, bi emakumeren bakarrizketak ardatz izango dituena, eta familia osoari zuzenduta, berriz, Peter Punk antzerkia.
Klima aldaketari aurre egiteko, Asteklima
Beste ekitaldi bereziek Asteklima jardunaldiak izango dituzte ardatz. Euskadiko Klima Aldaketaren Astearekin bat eginda, erakusketa jarriko da kultur etxean hilaren 12tik 14ra bitartean, eta horrez gain, mahai-ingurua antolatu da hilaren 13an, 18:30etan. Arlo ezberdinetako adituek hartuko dute parte bertan, arazoari aurre nola egin aztertzeko.
MARTXOKO AGENDA
Gaur eta bihar, Inauteriak.
3, 10, 17, 24, 31 Erakusketa: Emakume ekintzaileak sagardogintzan. Bisita gidatua igandero, 11:00etan, doan, euskeraz eta gaztelaniaz. Izena emateko: info@sagardoarenlurraldea.eus edo 943 55 05 75.
4, Zilegi Eskola: Sendabelarrak. AEKren lokalean, 19:00etan, hiru euroan, Maika Cesterren eskutik. Izena emateko: kultur etxean edo zilegieskolak@aek.eus.
5, Zilegi Eskola: Barreterapia, doan, Maialen Viaña psikologoarekin. 09:30etan kiroldegi kanpoko gela anitzean, eta 19:00etan, Arrobitxuloko lokalean. Izena emateko: kultur etxean edo zilegieskolak@aek.eus.
5, 12, 26 Astigunea, 16:00etatik 18:00etara kultur etxean. Emakumeak ahalduntzeko espazioa. Izen-ematea, Berdintasun Sailean. Haur zaintza zerbitzua izango da.
7, 14, 21, 28, Gurasolagun, ikastolako jangela txikian, 16:45- 18:00. Euskeraz dakiten gurasoak eta ikasten ari direnak elkarrekin euskeraz hitz egiteko gunea, eta haurrek jolasteko gunea, Xaguxar aisialdi taldeko begiraleekin batera. Hil honetan, arraintxoak egiteko tailerra egingo da. Bi ekintzak, doan. Izenematea: 943 33 50 64 (kultur etxean) edo iker-g@aek.eus.
7, Ipuin kontaketa: Ikusi makusi, zein ikusten duzu? Liburutegian, 18:00etan, Lur Kortarekin, 3 urtetik gorakoentzat.
7, Sagarrondo moreak, 12:00etan Sagardoetxean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Harituz elkartearekin. Ondoren, Emakume ekintzaileak sagardogintzan erakuskara bisi gidatua Lourdes Odriozola historialariarekin, eta sagardo dastaketa.
9, Erakusketa: Emakume palestinar errefuxiatuak. Estereotipoak desegiten. Gaztelekuan, 17:30etatik 19:30etara.
9, Monolokos, Loli Astoreka eta Alazne Etxeberria aktoreekin. Bi emakume bakarrizketan, bata euskeraz, bestea espainolez, umorez. Sarrera, helduek 6 euro, eta adin txikikoek (16 urtetik gora) 3 euro.
10, Antzerkia: Peter Punk. Familia osoarentzako komedia musikala, 17:00etan kultur etxean. Haurrek 2,5 euro eta helduek, 5 euro.
10, Zuhaitz Eguna, 12:00etan Larraburu baserriaren inguruan. 2018an jaiotako haur bakoitzaren izenarekin astigar bana landatuko da. Gonbidapenik jaso ezean, Udalarekin harremanetan jarri.
12, Irakurketa kluba: Kazuo Ishiguro idazlearen Egunaren hondarrak, Isabel Etxeberriak gidatuta, 19:30etan liburutegian.
12, 13, 14, Asteklima. Euskadiko Klima Aldaketaren Astearekin bat eginda, erakusketa, kultur etxean.
13, Mahai ingurua klima aldaketari aure egiteko arlo ezberdineko adituen eskutik, 18:30etan kultur etxean.
14, Hitzaldia: Ikasketetan hobetu emozioak landuz. Herri eskolako aretoan, 18:30-20:30, Iñaki Olaskoaga psikologoarekin.
16, Zinea: Maya erlea, ezti jokoak, 17:00etan kultur etxean. Sarrera, 2 eurotan.
23, 30, Tailerrak, 17:30-19:30 Gaztelekuan, 12-18 urteko gazteentzako, doan.
23, Ez ezez da, neskei zuzendua.
30, Mutila naiz, eta zer? mutilei zuzendua.
25, Literatur solasaldia, 19:30etan liburutegian, Vicente Valero idazlearen Los extraños liburuari buruz.
25, Entzunaldia, 20:00etan musika eskolan: ahots tailerreko ikasleak.
29, Lezoko Tomas Garbizu musika eskolako ikasleen kontzertua, 19:00etan musika eskolan.
28, Zilegi Eskola: Sendabelarrak. AEKren lokalean, 09:30etan, hiru euroan, Maika Cesterren eskutik. Izena emateko: kultur etxean edo zilegieskolak@aek.eus.