Errezilen kontra bilatuko du finalerako txartela ETBko Bostekoa saioan gaur Goizuetak. Lehia, Mungia (Bizkaian) izango da, Birle auzoko probalekuan eta autobusa, Goizuetako lehiakideak animatzera, 10:00ak aldera irtengo da, Goizuetako Suhiltzaileen alboko parkinetik. Sokatira, Txingak, Harri jasotzea, Trontza eta Giza-proba dira saioa osatzen duten frogak eta 5.000 euroko saria dago irabazlearentzat.