Asteartean goizaldean sute bat piztu zen Goizuetan, Berazkun auzoan, eta ostegunean 01:15etan, lortu zuten suhiltzaileek guztiz itzaltzea. Ordu luzetan kezka eragin duen suak guztira 100 hektarea erre ditu gutxi-gorabehera, eta Nafarroako Gobernuak adierazitakoaren arabera, sutea nahita piztutakoa izan da. Dena den, berriz piztu ez dadin suhiltzaileak sutea izan den tokian gelditu dira.
Neguan Nafarroan izan den suterik haundiena izan da. Txaradia eta zuhaiztiak erre ditu suak, eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ez du arriskurik izan pertsonentzako edo horien bizilekuentzako. Hala ere, bi artzain borda erre dira.
Elkarlanean
Lanean etengabe aritu ziren asteazkenetik Goizuetako suhiltzaileak, baina laguntza ere izan zuten: Leitza eta Oronozko suhiltzaile bolondresak gerturatu ziren, eta haiekin batera aritu ziren baita ere, Kordobilako beste hainbat.
Denera, lau kamioi eta zisterna bat gerturatu ziren bertara, baita bi helikoptero ere, eta Madriletik etorritako hidrohegazkina, zonalde zailenetara errazago iristeko. Añarbeko urtegitik hartu zuen ura.