Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean ez da bailarako bikoterik egongo. Pasa den larunbatean jokatu ziren finlaerdiak Zaldibian eta Iruñan, eta Ereñotzu, Goizueta eta Hernaniko bikoteak kaleratu egin zituzten azken 32 bikote sailkatuetara iritsi aurretik.
Juanito eta Ibai Eskudero goizuetarrak ziren Goizueta ordezkatzen zuen bikotea, Iruñako Arrano elkartean, eta ez zuten aukerarik izan azken 32 bikoteetan sartzeko.
Egoera berdinean geratu ziren, Zaldibian, Joxan eta Hodei Egaña ereñotzuarrak. Herrialdeka jokatu da bigarren fasea eta 440 muslarik hartu zuten parte. Horietatik 64 sailkatu dira Lizarran jokatuko den finalera Nafarroa Garaitik eta Gipuzkoatik.