Txakurkumeak hezteko oinarrizko aholkuak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 2a, 01:00

l Pixkanaka eta modu positiboan hezi zure txakurkumea.

l Hasieran behintzat, toki la­saiak topatzen saiatu, eta distrakziorik gabeak. Iritsiko da eguna, edozein ingu­runetan mol­datuko dena.

l Agindu errezekin hasi, eta ondo egindako gauza txikienak ere sa­ritu. Exijentzia maila pixkanaka haunditu.

l Saio motzak egiten saiatu, aspertu ez dadin.

l Gogoratu era desberdinetan saritu dezakezula: ja­na­­riare­kin, gustukoen duen jostailuarekin, edo laztan eta hitz goxoekin.

l Toki batean geldirik egoten erakusten ari zarenean, izan zaitez zu beregana gertura­tzen dena agindutik askatzeko, eta ez urrutitik hots egin. Bestela, beti zure deiaren zain egongo da, eta estimulu txikienaren aurrean ere huts egingo du.

l Aztertu zein jolas eta jostailu mota diren motibagarrienak berarentzat, eta horietaz bali­atu bere heziketarako.

l Beti ondo egindako ariketa ba­tekin amaitu saioa, ga­rrantzitsua baita modu positiboan bukatzea.

l Zerbaitek ez badu zuk espero bezala funtzionatzen, ez etsi; hotzean aztertu eta akatsa topatu. Baliteke zurea izatea.

l Arazo edo zalantzen aurrean, modu positiboan amaitu eta Canexionera etorri. Gogo­ratu zu laguntzeko gaudela.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!