Eskuz binaka, Euskal Herriko Txapelketan ari dira Lizeaga anaiak, kadete mailan, eta gaur finalerdia jokatuko dute Paz Zigandaren kontra, 19:30etan Txomiñenean frontoian. Beste kirol ekitaldi bat ere izango da gaur herrian: emakumezkoen bigarren mailak Askatuak taldea izango du aurrez aurre 20:00etan, kiroldegian.