«Patriarkatuaren zutabeak salatzeko», artelan kolektiboa

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 1a, 01:00

Erakusketa jarriko du Car­men Ibañezek Biterin, gaur hasi eta martxoaren 11ra arte. Goizetan, 10:00etatik 13:00e­ta­ra ikusi ahal izango da; eta arratsaldetan, berriz, 17:00etatik 20:00e­tara.

Gaur, ordea, arratsaldeko 19:00etatik aurrera ikusi ahal izango da, eta inaugurazio ekitaldia egin­go da, gainera. Herri­ta­rrek ere hartu ahal izango dute parte, artelan berri bat sortzeko.

Performancea, ekintza kolektiboa eta erakusketa
Inaugurazio ekitaldi berezia prestatu du artistak gaurko. Hiru zatitan banatu du gaurko ekitaldia. 

Saioa hasteko, performancea egin­go du. «Erakusketaren luzapen» moduan ulertzen du Ibañezek performancea, eta Txaro Unzilla eta beste hainbat kide izango ditu lagun.

Segidan, herritarrak ani­ma­tuko ditu ekin­tza kolektibo batean parte hartzera. «He­rritarrei aztarna uzteko aukera» eman nahi die, modu ho­rre­tan, «beste artelan bat sortzeko».
Azkenik, argazki erakusketa bera ikusi ahal izango da.

Desadostasunak agerian
Argazki erakusketaren izenburua da Sei pertsonaia egile bila, eta XVI eta XXI. mendeen arteko 6 pertsonaiaren inguruko lanak bildu ditu; tartean, Mu­nil­lari buruzkoak. 

XVI eta XXI. mendeen arteko sei pertsonaiari buruzko argazkiak jarriko ditu Ibañezek; tartean, Munillarenak.


Ibañezen helburua da «sa­latzea patriarkatuaren zutabeak, eta atzean dagoen eraikin soziala. Gure desadostasunak helaraztea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!