Burugorriko sutea, «kontrolatu xamar»

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 28a, 01:00

Sutea piztu zen atzo goizal­de­an, Goizuetan. Herritik 3,5 kilometrora gertatu zen ezbe­ha­rra, Burugorriko bidean. Goizeko 04:37etan jaso zuten mezua Goizuetako suhiltzaile boluntarioek, eta lanean pasa zuten egun osoa.
Haiekin batera izan ziren Cordovillako beste 10 suhil­tzaile. Denera, lau kamioi eta zisterna bat gerturatu ziren bertara, baita bi helikoptero ere, eta Madriletik etorritako hidrohegazkina, zonalde zai­le­­netara erra­zago iristeko.
Atzo iluntzerako, «kon­tro­la­tu xamar» zegoen sutea, Goi­zuetako suhiltzaileek azal­du­ta­koaren ara­bera. Hori bai, bi artzai borda erre ziren, eta lur hektarea asko; 100 baino ge­hia­go, dirudienez. Era berean, na­barmendu eta eskertu zuten, laguntzera hurbildutako he­rri­tar guztien jarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!