Zortzi bikote gaurtik, txotxerako prest

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 28a, 01:00

Urteko erremonteko txapelketarik zaporetsuena aurkeztu zuten herenegun Astiga­rragako Gurutzeta sa­gar­do­tegian: Sagardoaren txapelketa. Txotx egiteko gogoz izan ziren bertan zortzi bikote partehartzaileak, eta baita zortzi sagardotegietako ordezkariak ere.
Zortzi bikote arituko dira gaurtik aurrera, bi taldetan. A taldean izango dira: Segurola-Endika (Petritegi), Juanenea-Azpiroz (Larre-Gain), Uterga-Labaka (Bereziartua), eta Urri­za-Zaldua (Gaztañaga); B taldean, aldiz, Ezkurra II-Garces (Gurutzeta), Goikoetxea V-Ba­rrenetxea IV (Oialume Zar), Etxarri-Ion (Altzueta), eta Ansa II-Agirrezabala (Setien).

Ligaxka, gaurtik
Aurrena Ligaxka jokatuko du­te, taldeen barruan, apirilaren 6ra arte. Uterga-La­­­baka (Bereziar­tua) eta Jua­ne­nea-Azpiroz (La­rre-Gain) lehiatuko dira aurreneko jardunaldian. Arratsalde­ko 16:00­­e­tan hasita izango da, Galarretan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!