Ave Maria sormen-gunea, herritarren esku

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 28a, 01:00

2017-2018an Udalak, Elhuya­rren laguntza­rekin, kultura­ren ingu­ruan hausnarketa burutu zuen. Prozesu horre­tan, ondorioak sei lan ildotan banatu ziren; horietako bat izan zen Hernanin sormena bultatzearen ingurukoa. 

Hori horrela, Ave Maria eraikina abiapuntutzat hartu ta, sormen-gune bilakatzea erabaki du Udalak. Ber­tako edukiak eta kudea­tzeko era parte-hartze prozesu bate­an erabakiko dute herritarrek. Hala aurkeztu zuten atzo Koro Etxeberria kultura zinego­tziak, Agurtzane Aizpuru tek­ni­­kariak, eta Maitane Barre­netxea eta Arantxa Mendiha­rat­ek, prozesua gidatu eta dina­mizatuko dutenek. 

Hiru saio
Etxeberriak azaldu bezala, «martxotik maiatzera bitarte» luzatuko da prozesua. Bien bitartean, hiru saio ireki egin­go dituzte: martxoaren 13an, sortzaileen beharren mapeoa era erabilera posibleak lan­duko dira; 27an, sormen-gune ezberdinak ezagutu eta kudea­ketaz hausnartuko dute; eta apirilaren 8koa besteen ara­bera antolatuko dute. Biterin izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara. 

Erabaki.hernani.eus-etik jarraitu ahal izango da, eta emailez eman ahal izango da izena: sormen-gunea­­­@herna­ni.­eus. Herritarrak eta inguru­koak gonbidatu dituz­te, parte­har­tzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!