Istripua izan zen atzo Astigarragako Perurena gainan, Errenteriarako noranzkoan. Ertzaintzak baieztatu duenez, bertan lanean ari zen oinezko bat harrapatu zuen kotxe batek.
Goizeko 08:55etan gertatu zen ezbeharra GI2132 errepideko 9. kilometroan, Zamalbide bidearen sarreran.
Segituan bertaratu ziren larrialdi zerbitzuak, eta zauritua han bertan artatu ondoren, Donostiako Ospitalera eraman zuten.
Zaurituaren egoeraren berri ez dute eman.