PSE-EE ez dago ados «diesel garbigailu bat erostearekin»

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 27a, 01:00

Aurreko asteleheneko zerbi­tzu publikoen batzordean onar­­­tu zituen Udalak diesel garbigailu bat erosteko baldintzak, EH Bilduren aldeko botoekin. PSE-EEko ordezkaritza abstenitu egin zen: «asmoa zen informazioa bil­tzea garbigailu elektrikoaren alde egin duten lekuen esperientzien inguruan». 

Eta halaxe egin dutela adie­razi dute prentsa-ohar bidez: «Hernaniko alderdi so­zialista Irun-Hondarribia zo­naldeko arduradunekin ja­rri zen harremanetan, duela hila­bete batzuk bi garbigailu elektriko erosi baitzituzten».

«Bidasoaldean orain­goz ez dirudi arazorik izan dutenik»
Ricardo Crespok PSE-EEren bozeramaileak argitu du, baita ere, Herna­niko PSE-EE ez dagoela ados «diesel garbigailu bat erostearekin». Eta dio: «energetikoki eraginkorrak diren ibilgailuen alde egiteko unea da». Gainera, gogorarazi du: «duela gutxi Eusko Jaur­laritzak onartutako Energia Eraginkortasu­nerako Legeak erakundeei derrigortzen die 2020tik au­rrera erregai alternatiboak era­biltzen dituzten ibilgailuak erosi ditzaten». 

«Alderdi so­zialista Irun-Hondarribiako arduradunekin ja­rri zen harremanetan, duela hila­bete batzuk bi garbigailu elektriko erosi baitzituzten»


Horrez gain, garbigailu elek­­trikoen abantailen inguruan ere aritu da Crespo: «a­bantaila nabarmenak ditu, hala nola erregai fosilik ez da­goela, eta horrek dakarren ku­tsadura txikiagoa dela; zarata gutxiago egiten duela lanean ari denean eta mantenu kostua merkeagoa dela». Era berean, desabantailak ere badituela onartzen du: «baliteke haren potentzia eta beraz, eraginkortasuna nahikoak ez izatea». Dena den, diotenez, «Bidasoal­dean orain­goz ez dirudi arazorik izan dutenik».

«EH Bildu kudeatzen hasi da udal hauteskundeak gertu daudela ikustean»
Bide batez, Hernaniko PSE-EEk lau urte hauetako, hau da, legegintzaldi honetako «kudeaketa urri–an» jarri du begirada: «erosi beharreko garbigailua, dagoeneko jasota zegoen 2017ko aurrekontuetan, baina orain arte ez dira erosteaz gogoratu». 

Eta kritikarekin jarrai­tzen dute: «EH Bildu Udala kudea­tzen hasi da udal hauteskundeak gertu daudela ikustean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!