Mundu digitalean jarduteko aholkuak, Goñik

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 27a, 01:00

Hezkuntzaz solasean aritze­ko aukera eskaintzen du Hez­kuntza Plataformak hilero. Otsailekoa, berez, otsailaren 14rako zegoen aurreikusita, baina atzeratu beharra izan zu­ten, eta gaur egingo dute. 

Nola jardun modu egokian mundu digitalean izenburu­pe­an eskainiko du Hezkuntza Eskola Maite Goñik, Mondra­gon Unibertsitateko irakasle eta konpetentzia digitalean aditua denak. Arratsaldeko 17:30etan hasita izango da gaurko saioa, ohi bezala, uda­letxeko areto nagusian.

Teknologien erabilera on bat nola egin azalduko du Maite Goñik.

Teknologien inguruan, aholkuak bertaratzen direnei

Gaurko saioan, Maite Goñik aholkuak emango ditu gailu ezberdinak segurtasunez era­bil­tzeaz, mugikorren erabilera egokiaz, identitate digitalaz... Erabilera on bat nola egin azalduko du Maite Goñik, bai­ta ere.

Zaintza zerbitzua ere bai
Aurreko saioetan bezalaxe, oraingo honetan ere zaintza zerbitzua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!