«Indar asko eman dit esperientzia honek»

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 26a, 01:00

Pasa den otsailaren 15ean inau­guratu zuen erakusketa Tere Avilak. Or­du­tik, herna­niar asko eta asko pasa dira bertatik: «harrituta geratu naiz; ez nago ohituta hain laudatua izaten!». 

Denera 66 lan jarri ditu Biterin: «gehiengoari harritu dio te­kni­­ka aldetik oso desber­dinak direla haien artean». Eta hala da: 25 bat lan dira ‘collage’ teknikarekin eginak; akriliko­e­kin eginak dira bi; eta gainon­tzekoa, aldiz, oleo­ak eta akua­relakoak dira. Bihar arte ikusi ahal izango dira.

‘Collage’ak, berrienak
Bereziki harrituta gelditu dira bisitariak ‘collage’-ekin. Hori­e­k dira Avilaren lan berrienak, duela 4-5 urte hasi baitzituen: «bilobek ondo pasatzeko mo­du bezala sortu zen; eskula­nak asko gustatzen zitzaiz­ki­en, eta kontxak mar­go­tzen ari­­tzen ginen». Eta horrela bu­­ruan zituen ideiei forma eman zien, beti ere oinarri bezala «hondartze­ta­tik hartu­tako kontxak, kris­ta­lak, ha­rriak...» izanik. Erabili aurre­tik, ordea, «sa­konki garbitu, lehortu eta sail­katzen ditut».

Aurreneko erakusketa
Oso eskertua dago bertaratu den jendearekin, baita lagun batekin ere: «aurreneko aldia da erakusketa jartzen dudana, inoiz ez zitzaidan burutik pa­sa. Horregatik, An­ttoni eske­rrak eman behar dizkiot, bul­tzada eman baitzi­dan horre­tarako. Baita sorpre­sa ere: be­rak apuntatu zidan, eta [Bite­ritik] deitu zida­tenean  sorpre­sa eman nuen!». 

Dena den, ez da damutzen: «indar asko eman dit espe­rien­tzia honek!». Eta ez du baz­tertzen etorkizunean buel­ta­tuko denik: «agian anima­tuko naiz, baina ez daukat presa­rik», onartzen du Avilak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!