Kaleratze bat salatzeko kontzentrazioak, COUTHeko langileek

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 26a, 01:00

Atzo hasi eta ostiralera arte, eguneko kontzentrazio bana egingo dute COUTH enpresako langileek, ELA sindikatuak deituta. Eguerdiko 12:00etatik 12:30etara egingo dituzte, enpresak lanpostu bat amortizatu eta langilea kaleratu duela salatzeko: «arrazoiak ekonomikoak dira soilik, lana egon badagoelako», nabarmendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!